• 2011
  • BEDIA
Volver

Hijas de Maria

 

Hijas Maria taldekoa izan zan. Dotrinara joaten zan beti. Estandartea kanposantura eroaten ebela akordetan da. Batez be, neskak joaten ziran. Errezuak egiten ebezan eta dotrinea be ikasten eben. Orduan derrigorrezko gauzea zan. Eskolea amaitu eta segiduan hasi ziran hara joaten. Txiki-txikiak zirala joaten ziran.

Enterruren bat egoanean, bandereagaz urteten eben, baita Aste Santuan edo bateren batek komuninoa egiten ebanean be. Ez eukien uniformerik. Prozesinoa egiten eben estandarteagaz.

 

Informador: Conchi Barañano

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Bediako Udala