Abioi bat etxe aurrean jausi
- 2016
- SOPELA
Goserik ez eben pasau; amak labasua egiten eban astean-astean, etxeko gariagaz ogia egiten eban. Bi-hiru behi be baeukiezan, eta hareen esneagaz, goizean, esnea zopakaz jaten eben armozutarako. Eguerdian babak eta patata batzuk, platerkadea, eta postrerik ikusi be ez; eta afaria porru-patatak izaten ziran, eta hondino be gose izan ezkero, esne egosia.
Informador: Begoña Bereziartua