Etxerik etxe ebilzan saltzaileak
- 2010
- BERRIZ
Lau bat urte euki ebazan gerrea hasi zanean. Akorduan dauka karra egiten ebela etxe ondoko babesleku batera, zeozer barruntetan ebenean. Hantxe egoten ziran, eta amak esnea ekarten eutsen kantinean, zopak eginda. Haxe jan eta han egoten ziran txarrena pasau arte. Aita ganaduakaz joanda egon zan hortik zehar.
Bonba batek metroko zuloa egin eutsan euren etxeari aurre-aurretik, portalearen gaine-gainean. Bonbakaz soloan egozan sats-piloak be askatu egin ebezan.
Memorian dauka Santa Marinatik behera mutil gazteen gorpuak mandoetan bajatzen ebezala.
Informadores: Mari Bilbao y Benita Bilbao