• 2020
  • DURANGO
Volver

Gerraostea gogorra

 

 

Fabriketako sirenek abioiak etozala abisetan eben, eta etorten ikusten ebezanean, behien asketan edo aterpean gordeten ziran.

 

Gerraostean gosea egon zan, luzaroan soloetan ezer egin ezinik egon ziran eta. Gerreak iraun eban bitartean, eurak ondo egon ziran, konpainia bertan egon zalako. Baserrietan hartzen eben txarri, oilo, txahal eta guzti, bertan ipini eta emon egiten eutseelako, baina gero gosea pasau eben. Akorduan dauka ama eta bera, astoan, Gernikaraino joaten zirala baserririk baserri babea erosten.

 

 

Ogia be errazionamentuan emoten eutseen, Tabirako okindegian. Ogi gitxi egoan eta gordeta euki behar izaten eben, umeek jan ez eien; baina akuilua bentanatik sartu eta punteagaz ikasi eben ogiori hartzen. Aita-amak ortutik etorri orduko, ogia desagertuta egoten zan, gosea egon zan eta.

 

 

Informador: Natividad Bilbao Onaindia

Fundación: Labayru Fundazioa

Videos Relacionados