Eskota
- 2012
- MUNGIA
Astelehenetan Gernikara joaten ziran plazara eta orduan ekarten eben okela apur bat. Arrainagaz bertora be etorten ziran bermeotarrak saltzen, otzarea buruan hartuta, baserririk baserri. Gernikara astelehenetan joatea ohiturea izan da. Bendejeagaz joaten zan ama, astoagaz. Danetarikoa eroaten eban: sagarrak, patatea, indabea, arrautzak…, danetariko gauzak. Ortuko jeneroa be bai: tomatea, piperra…, sasoian sasoikoa. Etxe gehienetatik joaten ziran. Batzuk astoaren gainean joaten ziran, beste batzuk karroagaz. Orduan Gernikako plazearen erdian astoak lotzeko egon zan, orain kinkilariak egoten diran lekuan. Astoak edateko ura eta dana eukiten eben.
Informador: Imanol Enbeita
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa