Etxearen distribuzinoa
- 2017
- ARRATZU
Gero, berandu baten, txolak amaitu egin ziran, gari-ereitea amaitu zan. Ez dauka akorduan noiz –urte asko da–, baina garia ereiteari itxi egin jakon.
Garia heltzen zanean, lehenengo heltzen zan soloan batu eta jo egiten eben: garandu esaten jako. Harri bat ipinita, aitak eta amak joten eben etxeko atartean mantak-eta ipinita, zabaldu ez eiten. Lehenengo zorroagaz joaten zan errotara, Jandunizera, Pedronera, astoakaz goizetik urtenda. Sikatea egoten zanez santiagoetarako, ur gitxi egoten zan. Ogi barria egiteko, uruna egiten joaten ziran hara astoakaz, pentsauta zein egunetan.
Informador: Josefina Oregi
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa