Erreten arin hasi ziran
- 2018
- BUSTURIA
Eibarrekoa zan, bere ustez, jokatzeko frontoirik onena. Beste frontoi batzuetan ez bezala, Eibarren losak tapau egiten ebezan porlanaz, eta dana bardinduta gelditzen zan. Peloteak han jotzen ebanean, baleak moduan urteten eban. Orduko frontoiak ez egozan gaur egungoak moduan preparauta; gaur egun, beheak antzekoak dira. Ondarroako frontoia, esaterako, guztiz latza zan; baita Bergarakoa eta Bituriakoa be. Donostian baino ez dau jokatu asfaltozko behearen gainean; gainerakoetan gerora ipini eben.
Informador: Pedro Garitaonandia Areitiourtena