La Sallen ikasteko bekea lortu
- 2014
- BILBAO
Eztia batzeko, kea botaten da eta holan geldi-geldi lotzen dira erleak. Orduan ateraten dira saparrak. Ha eztiz beterik egoten da eta hutsa sartzen deutse barriro. Lehenago erleek haretx zaharretako zuloetan egiten eben eztia eta handik koiuten eben eurek. Lehen bere kea botaten eben erleakana hurreratzeko, ondo jantzita joaten ziran, kareta eta guzti.
Informador: Eusebia Duo
Fundación: Labayru Fundazioa