Sareginak eta neskatilak
- 2022
- BERMEO
Beheko gorputzeko argizaria kutsatuta egon leiteke baina ez goikoa. Goiko argizaria eta eztia beti egoten dira garbiago eta horregaitik kalidade hobea dauka goikoak. Plantara eroan eta gero analitika guztiak egiten dira.
Planta erauzketako instalazinoak dira. Eztia aterateko daukien planta homologatu bakarra Getariakoa da, Gipuzkoan. Lehen Bizkaian egoan bat baina zarratu egin zan. Plantakoek tranparen bat egin eben eta Eusko Labelekoek zarratu egin eben. Gaur egun be plantak funtzionatzen dau eta eztia ateratzen da baina ez da Eusko Labelekoa. Orduan, zigor bat egon zan eta eurak izan dira kaltetuak. Orain, altzak beterik dagozanean, hartu eta Gipuzkoaraino joan behar dabe eztia eroaten. Ez hori bakarrik, erlategi batera eztia ateraten doazenean, kaxa guztiak altzau eta berandu egin bajakie, zeozer txarto atera jakielako, arratsaldean haraino joateko txarto daukie, ze ordubete behar da joateko eta arratsaldeko bostetan zarratzen dabez instalazinoak. Hori pasau ezkero, barriro ekarri behar, leku garbi bat prestau, hustu, hurrengo egunean barriro kargau, etab. Horreek izaten dira arazoak.
Informador: Valentin LLona
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa