Pinuaren erabilerea
- 2017
- ATXONDO
Ezkaratzak harri-losaz egindako behea eukan, baina ostetxo baten egurrezko ohol zati bat egoan. Zulo bat eukan, atzamarragaz zabaltzen eben, eta behean zulo bat eukan. Zulo sakona ez, 40-50 zm. sakoneko zulo bat. Eta horri subilostea deitzen eutsien. Bere umezaro guztian ezagutu izan dau hori eta horra botaten zituen abar zatitxoak, hautsa… horra garbitzen zan ezkaratza. Zulo itsua zan, han geratzen zan botaten zana. Abar zatiakaz, zazkarrakaz edo kipula-azalakaz betetan zanean, hara sartzen zan eta sua izetzeko erabiltzen zan hori. Horri subilostea deitzen eutsien.
Informador: Jesus Eguzkiza
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa