Bialtxako enologia zerbitzua
- Bebidas
- 2020
- BAKIO
Etxe zaharra Bargundia zan, baina erre egin zan, lekukoak zazpi urte eukazala. Goiko pisuan egiten eben lo, ahizta biak kriadeagaz. Kriadua be euki eben, harek etxeko atzeko partean egiten eban lo. Gau baten etorri zan arineketan sokorruka: ―Pantxike, etxea sutan dago eta kanpora!
Hilaria, ahizta nagusia, bentanatik behera bota eben, ziminteraren ganera. Ziminterak lehenago galtzuzko tapea eukan, eta haren ganera bota eben. Baina bera botateko orduan, kriadearen kamisoiaren mangeari oratu eutson eta ez egoan bentanatik kanpora botateko modurik. Larri egozan sua etorren atzetik eta. Azkenean mangea apurtu egin eutsan eta holantxe lortu eben umea bentanatik behera botatea.
Gero etxeko guztiak egon ziran muna baten ganean etxea zelan erretan zan ikusten. Hondino bere ederto gogoratzen dau lekukoak.
Informadores: Karmele Zamalloa y Candida Zamalloa
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa