Eskolara Ugartera 12 urtera arte
- 2011
- BEDIA
Orduko sasoian etxerik erreten bazan, kanpaiak joten ziran. Ez egoan abisetako beste modurik. Abadeari abisetan eutsien eta kanpa-hotsa, inguruko eleiza guztietako kanpaiak joten egoten ziran. Sokorrua, laguntzinoa, eskatzeko zan hori, telefonorik ez zan egoten eta.
Etxeren bat erreten zanerako ermandadea egoten zan. Etxe bat erreten zanean, etxe-errearen eskean joaten ziran. Boltsa bategaz joaten ziran. Batzuek gehiago, beste batzuek gitxiago emoten eben laguntzeko. Jeneralean, auzoak beti egoten ziran etxea konpontzen laguntzeko prest.
Informador: Jesus Larrabaster
Fundaciones: Busturiko Udala y Bizkaiko Foru Aldundia