• 2016
  • SOPELA
Volver

Eskolea eurek garbitu

 

Eurei tokau jaken eskolea negargarria zan. Ez eban inork bere garbitzen; kurtso guztian birritan-edo eurek garbitzen eben. Eguzki ederra egoanean, etxetik estropajuak, lejia, baldetxuak… ekarteko esaten eutsen maistreak. Arratsaldea eskolea garbitzeko aprobetxetan eben.

Saloi ederra zan eta behean baldosa gorrixkea eukan. Pupitreak binakoak ziran, desnibeltxuagaz; eta tintontzia eukienez, tinta-txorrostadak egozan mahai gaineetan. Lehenengo, ateak zabal-zabalik ipini, eta pupitreak eguzkitara ateraten ziran garbitzeko. Bien bitartean, beste batzuk eskobatu egiten eben; danerik egoten zan. Eurak estartetatik joaten ziran, eta eroaten eben txarrikeria hilabeteetan egoten zan han. Beste batzuk belauniko parau eta garbitu egiten eben. Eskolea garbi-garbi lotzen zan. Kurtso guztian birritan garbitzen eben.

 

Informador: Bene Markaida

Videos Relacionados