Etxea letxadeagaz zuritu eta behea lurrezkoa
- 2012
- MUNGIA
Eskolan erderaz egiten eben. Neskak eta mutilak aparte egoten ziran. Haurreskolan andrazko irakaslea euki eben. Sei urtegaz hasi zan eskolan eta zortzi urte arte-edo han egon zan. Gero Tiboliko eskoletara bajatu ziran. Eskola hori handiagoa zan. Gaur egun be han dago Tiboliko eskolea, Castaños kalean. Eskolan ehundaka ikasle egozan, andrazkoak eta gizonezkoak, neska-mutilak. Batxilergoan sartu arte han ibili zan. Hango erregimena gogorragoa izan zan; baina nahi-ta erregimena gogorragoa izan, kuriosidadez, Agustin Hondarra ezagutu eban, irakasle euskalduna. Harek be lagundu egin eutsan; beste batzuk, ostera, txarto portau ziran eurakaz, euskaldunakaz. Gogoratzen dau berak la trén esan eta irakasleak esaten eutsala: que venga aquí el de la concordancia vizcaína. Belarrondoko bi hartu eta etxera joaten zan negar baten. Amama etxean baegoan, ostera, kasurik ez egiteko esaten eutsan, berak berea egiteko. Kontsaesan gogorrak bizi izan ebazan epoka horretan.
Informador: Xabier Eskauriatza
Fundaciones: Bilboko Udala y Labayru Fundazioa