Bedia eta Kolazino
- 2011
- BEDIA
Ezkaratzak bentana txikitxu bat euki eban, eta haren ondoan egoten zan Begoñako Ama Birjinearen kalendario bat. Errosarioa errezetan zan egunero. Amak askotan errezetan eban errosarioa, indabeari zerukak kentzean eutsazan bitartean. Eurak, umeak, letaniak izaten ziranean, belauniko bata besteari begira barreka egoten ziran, eta ama haserratu egiten zan. Errosarioko sasoian danak egon behar izaten eben ezkaratzean. Letaniak-eta amak buruz errezetan ebazan, danak.
Informador: Juan Mari Aretxederreta