Garbi-ikuzia egiteko prozesua
- 2013
- ZAMUDIO
Erregaterak Barakaldotik, Bilbotik eta leku guztietatik etorten ziran trenean tuju-tuju. Baten, lekukoa enbratxu bati otzaratxua estazinora eroaten laguntzen joan, atzerik hara guardia zibilak etorri eta kendu egin eutsiezan eskuan eroiezanak. Orduan, enbrak ibilten ziran erregatera, baina, zuhur ibilten ziran eta tela bigaz egindako gonak ipinten ebezan, departamentuakaz. Han sartuta eroaten eben jeneroa ─indabea, artoa…─, eta han ez eutseen guardia zibilek ikutzen.
Ikusita dago gizontxu bat, lepoan patata-zaku bat dauela, karraderan trena martxan koiuteko, atzetik guardia zibilek koiu, garroteagaz jo eta behera botatea. Patata-zakua han itxi behar izan eban.
Informador: Mari Agirre
Fundaciones: Mungia Udala y Labayru Fundazioa