Clases de cebolla
- 2009
- KARRANTZA
Ermita bat Parisin (Barezin) dago. Edurretako Amarena da, Virgen de las nieves, eta abuztuaren 5ean ospatzen da. Lekukoaren etxe ondoan San Bartolome barrioa dago, eta bertan San Bartolome ermitea dago. San Kristobalen beste ermita bat dago. Axpen Kurtzio ermitatxua dago eleizearen ondoan.
Orain ez dago gehiago. Lehenago, antza, gehiago egon ziran, baina galduta dagoz. San Kristobalen Muruetatik ekarriko irudi batzuk dagoz. Antxina, 9 ermita ei egozan Busturian. Auzokoak be kontetan ziran. Muruetan San Martin ermitea egon zan lorategiaren ondoan. Horko irudiak dira San Kristobalen dagozanak. Altamira inguruan, Torrezarren, be beste ermitatxu bat egon ei zan. Lekukoak ez dau ezagutu. Entzutea dauka. Momentu honetan Parisi (Barezi), San Bartolome, San Kristobal eta Axpeko Kurtzio dagoz. Ermita gehiagorik ez dago.
Informadores: Delfina Santamaria y Patxi Bilbao
Fundaciones: Busturiko Udala y Bizkaiko Foru Aldundia