• 2013
  • AMOREBIETA-ETXANO
Volver

Erlauntzentzako tratamentuak

 

Gaur egun egiten jakon tratamentu bakarra varroarentzakoa da. Varroa akaro bat da eta horrek, erleak daukan hemolinfa, odolaren antzekoa, txupatzen deutso eta txupau eta txupau, azkenean erlauntza hil egiten da. Orduan tratamentua horrentzako bakarrik dago. Insektizida bat dago, plastikozko lamina batzuetan etorten dana. Badagoz beste produktu batzuk ekologikoagoak direnak baina ez dabe hain ondo funtzionetan, urte batzuetan erabili eta produktu guztiak aldatu egin behar dira akaro horrengan erresistentzirik sortu ez daiten. Normalean, produktu horreek ez dira eztira pasatzen, ze ezti hori ez dabe eurak erabilten, baina argizaria oso higroskopikoa da, orduan, produktu horreek argizarira pasau daitekez.

 

Informador: Valentin LLona

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa