• 2012
  • LARRABETZU
Volver

Ereiten ebezan jeneroak

 

Porrua, azea, letxugea, piperra, tomatea... ereiten ebezan. Landarea beti hartzen eben etxean. Ziminterak be ipinten ebezan. Piperra eta tomatea ipinten ebezan ziminteran, eta zakuakaz tapetan eben gauetan beroa behar ebela eta. Beti etxeko landarea izaten zan. Karmenetako kontua porrua eta azea izaten zan. Orduan koliflorik ez zan ipinten; gero etorri zan. Martian letxuga batzuk eta kinpulak be ipini behar dira. Txarria hilteko be kinpulak behar ziran. Orduan kinpula handiak hartzen ebezan. Orain ezin dabe holako kinpularik koiu. Kinpula zuria apurtxu bat ipinten eben ensaladarako. Zuriari inportantzia gitxiago emoten eutsien. Gorria izaten zan inportantea, ze mortxilak be egin behar ziran. Urtea ona izaten zanean, kinpulatzarrek urteten eben. Negurako porrua, azea, indabea, berakatzak, kinpulek izaten ziran. Hori izaten zan neguko bendejea.

 

Informador: Libe Asua

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa