Apurtu artean erropa batzuk
- 2013
- ZAMUDIO
Orduko denporetan bizikletea baino ez egoan, eta hori be, eukanak.
Beste herri batzuetara joateko trena erabilten eben. Kasurako, Berango, Sopelana edo Urdulizera jolasera joateko Axpen hartzen eben trena, Bilbotik Plentzira joian trena hartzen eben. Orduan lekukoak estazinora oinez joateko hogei-hogeitabost minutu behar ebazan. Eurek parajeen eukien geltokia Axpekoa zan.
Leioan tranbia be baegoan, Axpen ha bere, kaminoaren bazterrean. Tranbia Bilbotik etorren, eta Areetako zubian amaitzen eban bere ibilbidea. Autobusak geroago etorri ziran, tranbia kendu ebenean.
Informador: Markos Goirigolzarri
Fundaciones: EJ-GV, Bizkaiko Foru Aldundia, Erandioko udala y Labayru Fundazioa