• 2019
  • ATXONDO
Volver

Egurra lantzeko tresnak

 

 

Opatxurra deitzen da, atxur-itxurea daukalako alde baten, eta orpo aldean mailu-itxurea daukalako. Orduan orpo-atxurra edo opatxurra litzateke. Egurra lantzeko ez dago halangorik, oso tresna eraginkorra da. Bigak eta kapirioak lantzeko, azala kentzeko eta lehenengo lanketa sendo bat egiteko, tresna oso eraginkorra da hau. Kontuz ibili behar da hankekin. Egurra erdian hartu eta hankak librau egin behar dira; ze berna-hazurrean jo ezkero, akabo!

 

Egurrezko oinetakoak eta sukalderako tresnak egiteko be opatxurra erabilten zan. Beste batzuk be, egikera desbardinekoak eta burdinezkoak, batzuk hobeak eta beste batzuk txarragoak, baina denak egurra jateko dira.

 

Asturias aldean erabilten diranak, ostera, desbardinak dira. Euren egurrezko oinetakoak-eta barrutik hustuteko. Egur bat tartean ipini eta jan egiten dabe. Aho diferenteak ditue, zaharrak dira eta kirtena haginezkoa dabe, batek barriagoa eta besteak zaharragoa. Honeekaz egiten ziran oporrak eta kaikuak be, barrukaldeak hutsitu.

 

 

Informador: Jesus Eguzkiza

Fundación: Labayru Fundazioa

Videos Relacionados