• 2008
  • MARURI-JATABE
Volver

Buztarria

 

Aitak idi-buztarria ekarri eutsan 11 urte ingurugaz. 11 urtegaz erretirau zan eskolatik. Feriatik ekarri eutsan buztarria. Orduan Basortun egoan feria; gero izan zan Zorrotzako feria.

 

Valle Gatikako buztargilea ezetu eban. Primerakoa zan. Baten baino gehiagotan joan da Vallegana buztarria konpontzen. Idiek eskinaren baten min euki eta hagana buztargileagan, Vallegana, joaten zan, eta harek konpontzen eutsen idiei min egiten eutsen eskinea.

 

Ferietan egoten ziran hedeak saltzen. Hedea buztarriari lotu, eta halan manejetan zan. Fronterak be feriatik ekarten ebezan. Hedeei koipea emoten eutseen. Hedeak gogortsu etorten ziran, eta ha koipea emonda bigun-bigun ipinten ebezan, jugoso egon eitezan gero aparejetako.

 

Informador: Tomas Sarria

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Maruriko udala