Abarkak
- 2013
- ZAMUDIO
Buzkantzaren eta odolostearen amasea bardina da, baina hestea ez. Odolostea fin-fina da, txorizoaren antzekoa. Tripa lodia daukana buzkantza da. Hori da eurek egiten ebena. Odolosteari koipe gehiago sartzen eutsien tripeak berak ez eukalako koiperik. Handiena josi egiten eben. Bata urdaila da, tripea daukana, eta bestea, kailoa daukana. Barruan sartzeko, kipulea egiten eben, eta gero porrua, gitxitxuago aparte. Biak dagozanean, hotzitzen itxi behar dira. Lekukoak txarria hilten ebenerako medidea eginda eukiten eban. 3 kilo arroz erabilten eben. Kipulea eta dana bota ostean, 17 kilo inguru urteten eban. Oreganoa be botaten eben apur bat. Gero odolagaz nahastau behar da dana ondo-ondo.
Informador: Maite Bilbao
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa