Domu Santuetarako koroiak egitea
- 2017
- ZAMUDIO
Bizkargira prozesinoan joaten ziran, berbetan, letanian. Ofrandara arte berba egin eitekean. Ofrandako plantan arbola handi bat egoten zan, haretx bat, eta han lotu eta apur baten egoten ziran. Han txarteltxu bat emoten eutseen, letanian joan danak ardaoa hartzeko Bizkargin. Zaragi bat eroaten eban aiuntamentuak; urtean aiuntamentu bateri toketan jakon eroatea, txandaka: Larrabetzu, Muxika, Etxano.... Ontzi bat eroan behar izaten eben hartzeko, emon txartela eta hara ontzira botaten eutseen edaria. Umeek be eroan behar izaten eben. Eta ez zanez egoten apurtzen zan gauzea baino, kristalezkoa eroan behar izaten eben, astuna. Gaurko moduko ontzirik ez zan egoten. Han ardaoa hartzen eben. Ermita bakotxak bere mezea emoten eban. Mezeak urten eta kanpora urteten eben danak abadeagaz eta hodeia bedeinkatzen eben. Han errezu batzuk egiten zituan abadeak bere liburutik. Hodeia bedeinkatzea ur bedeinkatuagaz zerua bedeinkatzea zan. Danak errezau eta berak esaten dituanari erantzun.
Informador: Josefina Oregi
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa