Erleen jatekoa
- 2013
- AMOREBIETA-ETXANO
Hiru baserriren artean txahal bat hil, eta zezinea egiten zan. Okela zati bati gatza emoten jakon eta egun batzutan gatzun-askan egon eta gero, eskegi egiten zan sikatzeko. Gatz asko hartzen eban; lapikoa be zuritu egiten zan. Okelaori egosita jaten zan, indabei zati bat botata-edo. Hori jatea gauza handia ei zan.
Informador: Paulino Okamiz Ikazuriaga