Hainbat lekutan egin dau behar
- 2018
- ARRATZU
Zerreaz aita difuntuak etxe aurreko soloan edo leku apartekoan eukiten eban sekula-bedarra ebagiten eban. Txarriei eta txahalei emoteko, hori bedarra gozoa zan. Frantsesa bere ebagiten eban zerreaz. Osterantzean, bedarra kodaineaz ebagiten eben. Frantsesa, kasurako, zerreaz ebagi behar zan beti, ze kodaineaz ezin da ebagi. Frantsesak hondo bat dauka eta lau edo bost errama gora, eta zerreaz ebagi behar zan; okertu eta eperditik. Kodaineaz altutik ebagi ezkero, ez zan ezer batzen. Jeneralean, artoa egoneko lekuan hazten zan frantsesa, eta soloa jorratzen zanean, altu-bajuak lotzen zirenez, kodaineaz ezin zan ondo ebagi, baina zerreaz bai.
Euren lurrak ez dira alfafa-lurrak izan; solo bitan edo egoten zan, eta aita difuntuak ebagiten eban. Alfafea, neguan, behiek umea egin barrian emoteko erabilten zan. Ailorbea sailen batean ereiten eben noz edo noz, baina gitxi, ze ailorbea jaten dauan behiak gustua emoten deutso esneari. Batzuei gustau egingo jake igual, baina usain eta gustu larriak emoten deutsaz ailorbeak esneari.
Informador: Agustin Barandiaran
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Maruriko udala