Amari opariak, umeari ez
- 2012
- MUNGIA
Bataioa etxean eta ilundean ospatzen zan etxeko jatekoagaz. Zopea garbantzuakaz eta oiloagaz egosten zan. Saldea umea egin barriari emoten jakon eta oiloa albardau egiten zan. Oiloen saldeak koipea asko eukiten dau eta on-ona ei da. Andreak umea euki eta egun bi egin behar izaten ebazan ohean eta saldea emoten jakon indarra hartu egian. Bikotxak euki ebazanean, medikuak txuletea merezidu ebala esan eutsan.
Informador: Maria Abio
Fundaciones: Mungia Udala y Labayru Fundazioa