• 2014
  • ZAMUDIO
Volver

Barkilleruak

 

Eurak gazteak ziranean, ez zan egon orain dagoan moduan gozokirik. Txokolatea-eta egoten ziran, baina nekez jan. Lantzean behin barkillerua etorten zan. Hari adi egoten ziran, baina ez zan egoten dirurik barkilloak erosteko, eta barkilleruak esaten eban: “Ez dau dirurik, ez dau barkilloa. Bihar piruli!”.

Inoiz, San Martin jaietan-edo, orduan igual jaten eben barkilloren bat, baina besterik ez. Barkillerua Mungiatik etorten zan. Begoñako andra bat be etorten zan, baina lehenengo-lehenengoa Mungiakoa zan. Trenean etorten zan Artebakarragara arte, Artebakarragatik Deriora joaten zan, eta Deriotik Zamudiora pasetan zan. Dana oinez!

 

Informadores: Jose Luis Aurrekoetxea y Juan Mari Lekerika

Fundaciones: Zamudioko Udala y Labayru Fundazioa