• 2007
  • LEMOIZ
Volver

Balearen bertsoak

 

Luis gaiztoak hemendik lehenengo arponada, balea harrapatzeko txit gizon ona da. Estimatzekoa da halango arponada, bederatzi mila erreal bazuen jornala. Jose de Karamelo bigarren golpean, ederki portatu zan bere suertean. Baleari odola bizkarra betean, ezin zakon gelditu ito zan artean. Jose Manuel serenok indarrak baditu, haren zartadakoa Getarian agertu. Jente guztia orduan hemen zan harritu, izugarrizko famak ekarri egin ditu. Zuok getariarrak bisiguak ugari, laga egiozute gure baleari. Ama ihes joan da umea duk hori, jarrai iezaiozue nahi baduzue hari.

 

Informador: Jose Manuel Gaubeka

Videos Relacionados