Indaba klaseak
- 2018
- ARRATZU
Orduan, baserrietatik etorten ziran gehienbat andrak euren paineluakaz, orduko andrak, lehenengo trenera, astoak kargauta bendejakaz eta esneakaz. Bolalekuan-edo astoak amarrauta itxi eta trenean joaten ziran Bilbora esnea edo barazkiak saltzen. Bueltan astoak koiu, gainean parau eta etxera; eta ez baserri parajeetara, Geldoetara edo bi-hiru kilometrora. Asto-kortan be ixten zituen astoak, etxe nagusiaren beste alderdian, beheko solairuan. Ez ziran asto bi eta hiru; igual dozena bat! Asko!
Informadores: Angel Aurre y Miren Ormaetxea
Fundaciones: Zamudioko Udala y Labayru Fundazioa