Amama hil zanekoa
- 2011
- BEDIA
Labako sua astean-astean egiten zan. Sei-zazpi ogi egiten ebezan aste osorako. Astegoienean sikutxuago egon arren, bardin jaten eben. Garia errotara eroaten zan. Arratzun sei bat errota egoten ziran. 20-25 kilo gari eroaten zan, behar zana; gero etxera ekarri, eralgi eta zahia ganaduari emoten jakon. Behar zanean behar zana eroaten eben errotara; eta garaua kaxatan gordeta egoten zan.
Informador: Paulino Okamiz Ikazuriaga