Egunean armozua, bazkaria, meriendea eta afaria egiten eben. Armozetako esnea hartzen eben, eta, sarritan, taloa edo morokila. Morokila egiteko, artoaren uruna uragaz nahastetan zan, gatz apur bat bota eta ondo-ondo egosi, eragin egiten jakon sutan. Lodi lotzen zanean, koilara bategaz atera, plater sakontxuan ipini eta esneagaz nahastetan zan.
Informadores: Lurdes Iturregi y Pedro Olea