Pelotak
- 2019
- AULESTI
Ikasketak amaitu eta gero, aitari laguntzen egon zan sastrerian, Gran Vían. Han euki eban sastreria. Gehien bat abadeen erropak egiten ebezan. Hori izan zan euren gai inportanteena; eta gero aparte, jakina, erropak egiten ebezan: jakeak, prakak… Dan-dana egiten zan bertan, josi eta dana. Han ikasi eban ofizioa. Sei bat langile egon ziran lanean. Bizi eta lan etxe berean egiten eben; aurreko aldean, Gran Víara begira dagoan aldean, satreria egoan, eta atzeko partean etxea.
Han ezagutu ebazan abade inportanteenak-edo; handik pasau ziran gehienak: Don Santos Arana, Gabriel Manterola, Don Pedro Atutxa.
Informador: Iñaki Egurrola
Fundaciones: Bilboko Udala y Labayru Fundazioa