Danek plater beretik jan
- 2012
- MUNGIA
Mota biko aharitoak euki dauz: batetik, esnerakoa eta ardirakoa ─50 ardiko ahari bat behar izaten da─; eta, bestetik, topekarakoak ─sasiardiak modukoak─ txikiagoak eta gogorragoak. Jokatu 10-15 bat bider egingo eban, baina erakusketetara sarritan eroan izan dauz. Euskal Herrian, unekada baten, herri guztietako jaietara joateko deitzen eutsien. 15.000 pezeta kobretan ebazan bikote bakotxeko; bi eroaten ebazan, eta 30-40 tope egiten ebezan bakotxak. Horreek beste era batera gobernau behar izaten ziran, eta jaten emoten be diferente.
Informador: Eusebio Bengoetxea