HIjas de Maria
- 2011
- BEDIA
1974an greba gogorra egon zan Berrizen. Garai hartan herrian enpresa asko egoan Eibarretik etorrita. Inder zan Ermuatik etorritako bat. Langile guztiek urten eben huelgara eta berrogeita bost egun egin ebezan. Orduan sindikatu bertikala baino ez egoan eta Comisiones Obreras sortu zan Durangaldean. Langile gehienak batu ziran, nahiz eta gitxi batzuk egin ez. Egunak aurrera joan eta huelgan segiduten eben. Avilako enpresa batentzat egiten eben lan, Motor Ibérica izenekoarentzat. Enpreseak Avilatik ekarri ebazan langileak eta eurak kalera bota gura ebezan. Inder Fabrikatik Pedro Juanen tabernara joaten ziran kanpotik etorritako beharginak jaten, eta hemengoek segidu eta agiraka egiten eutseen. Handik egun batzuetara atxilotu egin ebezan batzuk eta Durangoko kuartelera eroan, Hidalgo kapitain ezagunaren agindupera. Asanbladak egiten ebezan eta poliziak atoan jakiten eban. Hainbeste egunean egon ziran halan eta herriak be asko lagundu eban.
Informador: Pello Olariaga
Fundaciones: Labayru Fundazioa y Berrizko udala