Umetako olgetak
- 2013
- ZAMUDIO
16 urtegaz Gernikara joaten ziran bizikletan, baina hamarrak baino arinago etxera etorri behar izaten eben. Gernikan paseau egiten eben gora eta behara, edo zinera joan. Zine bi egoten ziran, baina bete egiten ziran. Entradak hartu ezinik egoten ziranean, paseau egiten eben. Musika-lekuan bandea egoten zan, eta han jantzan egin eta azkenekoa jo orduko, etxera joan behar izaten eben.
Informador: Mari Angeles Goizaga