• 2017
  • ARRATZU
Return

Zigorra euskeraz egitearren

 

Eskolan zigorrak egoten ziran euskeraz egitearren. Baten 50 biderrez "Yo no hablaré más en euskera" eskribiduteko zigorra eroan eben etxera. Etxean beharrak euki ebezan egiteko, eta ezin izan eben egin. Hurrengo egunean 300 biderrez eskribiduteko agindu eutseen. Gaueko orduetan, kandela-argia ipinita, eskribidu behar izan eben. Aita hasarre egoten zan umeei euskeraz egitea galarazoten eutseelako. Eurek ez eben erderarik jakin.

 

Informer: Mari Angeles Goizaga