Eskolako kontuak
- 2015
- MUNGIA
Orduko denporetan ardaoa ez zan botiletan gordeten, zaragietan eukiten zan. Ardaoa Gaztelurrutiak banatzen eban etxe eta baserrietatik. Furgoneta zahar bat erabilen horretarako; bide-bazterren itxi eta gero oinez eroaten eban etxeraino. Ardaoa beti zaragietan eroaten eban.
Neurri desbardinetako zaragiak egozan, txikiena 30 litrokoa zan; berrogeita hamar eta hirurogei litrokoak be baegozan.
Zaragiak, noizik behinean, garbitu egin behar izaten ziran barrutik. Hori almazenean bertan egiten eben. Garbitzeko aizto moduko bategaz arrasketan eben barrukaldeko narrua likea kentzeko. Behar hori egiten ebenak zakuzko amantalak erabilten ebezan.
Informers: Herminia Lazpita and Klaudio Berrizbeitia
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Berrizko udala