Eskolea
- 2010
- BUSTURIA
Animalia batzuk begiko izan dabez gizarte tradizionalean, beste batzuk ostera ez dira jentearen gustukoak izan; horreetariko bat zapoa da. Berrizen beti pentsau izan da zapoak txistu kaltegarri moduko bat botaten dauala, horregaitik umeak ez ziran asko hurbiltzen.
Ostera ganaduari musturrean urteten jakozan garitxak osatzeko primerakoa ei da zapoa. Horretarako kortan, ganadua dagoan goikaldean zapoa, bizirik, eskegita ipinten da, eta bertan ixten da hil arte. Orduntxe osatzen ei jakoz garitxak ganaduari.
Informer: Hilario Alkorta
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Berrizko udala