• 2017
Return

Uriaren sorrerea

 

Areatza Bizkaiko Jauna zan Juan Núñez de Larak sortu eban bere emazte María Díaz de Haroren omenez 1338. urtean. Gaztelako lautadatik itsaso aldera merkantzia garraiatzeko bide berri bat aurkitu eben merkatariek Arratia ibaiaren bazterretik. Bide horri segurtasun neurri bat emoteko, garraiatzen zen merkantzia kontroletako eta, seguru asko, zergez kargetako, erabagi eban uri bat sortzea. Estrategikoki oso ondo kokatuta egoan; Arratia ibaia eta Upo ibaia bertan alkartzen ziran, eta merkatariek ezinbestean pasau behar eben bertatik. Villaro izena be María Díaz de Haroren omenez jarri eutsien uriari.

 

Informer: MIkel Urriz

Related Videos