Ahari-topekak
- 2019
- ZALDIBAR
Neskak beti sokan, korroan edo txirrindolan ikusten ziran; eta mutilak, ondoan egoten ziranean, gauza onik ezer be ez. Eurak harrapetan ebenagaz ibilten ziran. Orain ez da ikusten baina manillea ipini eta txirrinduagaz, edo txapara santuetara be egiten eben. Txapea jo eta noraino botaten zan ikusi eta santuak entregau behar: posporo-kajak, santuak ebagiten ziran. Gomea sartu eta boltsilloan sartzen ziran, diru-fardoetan moduan erabilten ebezan diru-trukerako. Holantxe pasetan eben denporea.
Informer: Serafin Zamalloa
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa