Mahatsa batu
- Drinks
- 2020
- BAKIO
Mutilei txoak esaten jake Bermeon. Mutil bi izaten ziran barkuan eta erramutik tiraka egon behar izaten eben; beste batzuek, aparejuen bitartez, lebatzak atrapetan ebezan. Mutilek ez baeben ondo tiratzen, eguraldi txarra egoanean, motorra arrankau behar izaten zan, parau eta abante, eta eurek beharrik egin barik egoten ziran. 4-5 kiloko lebatz ederrak atrapetan ei ebezan eta euren andrek Bermeon saldu. Mutilei zerrena emoten eutseen, erdiaren erdia, pesetatxu bi-hiru astean.
Informer: Julio Muruaga