Erleakaz hastea
- 2013
- AMOREBIETA-ETXANO
Arakaldoko batek kontau eutsan behia txahala egin barri egoala eta errapea esnea eriola egoala, orduan sugeak esnearen errastoari segidu eta hankatik igon eta esnea hartu eutsala.
Arrigorriagako batek esan eutsan, behiakaz solora joaten zala eta behietariko bat harritzar batera joaten jakola. Etxera ekarri orduan, behiak esne gitxi eukala ikusi eban; eta, orduan, bere atzetik joan ziran eta ikusi eben harri artetik sugeak urten eta esnea edaten eutsala.
Eta etxean, sugea dan edo ez dan jakiteko uruna edo iduria (surtako hautsa) botaten ei eben zoruan.
Usansolon, sugeak andra bati be hartzen ei eutsan esnea. Umeari buztana emoten eutsan, txupetea zan lez, eta amari titia edan. Sugeak suabe-suabe edaten ei dau esnea, baina, inoiz, behia mobiduta haginka egin eta benenoa sartu deutso.
Informer: Manu Etxebarria