• 2014
  • MORGA
Return

Solomoa-eta zapata-kaxan Bizkargira

 

Bizkargin makailaoa jaten zan, eta amak solomoa be eukiten eban oriotan gordeta, txarriarena. Bizkargi egunerako jan barik ixten eben, ezin akabau. Lurrezko lapiko baten eukiten ebezan, eta txorizoak be bai. Orioa gero etorri zan, orduan koipetan eukiten eben; txarriaren koipea urtu eta han ipinita. Solomoa mehe-mehe eginda; gero, arrautzeagaz eginda ipinten eban amak. Gernikan urtean zapata pare bat-edo erosten bazan, edo albokoak bi edo euki ezkero, hareri eskatzen jakon kaxa bat, jatordua eroateko. Han barruan eroaten zan aza-orrian batuta. Ez papelik, ez albalik, holangorik pentsau be ez; lehenengo urteetan ez zan egoten.

 

Informer: Josefina Oregi

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa