Urtebarriko errezitadua
- 2010
- DIMA
San Inazio egunean erromeria egiten eben Santa Marinan. Goizean mezea egoten zan eta eguerdatean olgetea: karrera batzuk edo sokatirea. Egun handiena hurrengo eguna izaten zan, bigarrena. Orduan eskota egoten zan. Auzoko mutil gazte guztien artean −hamasei-hamazazpi urtetik hasita−, solteruek, hiru ardao zaragi eroaten ebezan danentzat. Hori izaten zan eskota. Ardao hori eurek erosten eben Mungian. Soldadiskera joatea moduan zan, obligazino baten moduan, gazteak haraxe, eskotera eta eskotera. Goizean pasakalleak urteten eban auzotik, eta lehenengo asiloko jenteari erregaluren bat ixten joaten ziran. Gurdia ondo preparetan eben; erramakaz eta inguruakaz adornetan eben, eta bertan eroaten ebezan erregaluak. Jenteak otzaretan eroaten eban bazkaria eta egun guztia pasetan eben han, neskato eta mutil, zahar eta gazte… Egun polita izaten zan bigarrenekoa. Sanpedroetako jaiek baino estimaduagoak ziran eurentzat.
Informer: Bingen Etxebarria
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia, Mungia Udala and Labayru Fundazioa