Jantzan joan orduko, errosariora
- 2013
- ZAMUDIO
Eurenean errezil sagarra egoten zan asko. Hiru sagasti eukiezan eta sagardaoa egiten eben.
Sagarmiña Berrizko auzo bat da, Zaldibar joten dagoana. Hantxe egiten eben sagardaoa. Gero Antzoagara, Antxuara, pasau ebezan hareek dolarak. Hara eroaten zan sagarra gurdietan eta gero barriketan ekarri sagardaoa. Etxean eukiezan egurrezko barrikak. Oindino be han daukiez.
Sagardaoa egiteko garairik onena nobienbre azkenerantz izaten zan. Domu Santu inguruan batzen ziran sagarrak, zakuetan pixka bat gozatzen euki, eta nobienbre inguruan egiten eben sagardaoa.
Sagarrak jateko baziran, arbolara igon, zaku bat garri bueltan lotu eta bertara botaten ebezan sagarrak. Errezil sagarra saldu egiten eben asko eukien eta. 30-40 bat zugatzeko 3 sagasti egozan alokairuan eukien baserrian.
Informer: Juanita Bastida
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Berrizko udala