Umetako jolasak
- 2017
- ARRATZU
Pisetako neurria librea izan da. Sistema metriko decimal sartu aurretik, librak egozan. Etxeetan orduan ez egoan pisurik, neurriak egozan. Neurriak honeek ziran: anegea, anega erdia, zelemina. Horreek kajatxu batzuk ziran, gariz bete eta rasantea pasetan jakon, eta holan neurtzen eben etxeetan garia. Baina errotara eroaten zanean, garia edo artoa bertan pisetzen zan balantzea lako pisu handi batzuetan. Balantzearen beso baten ipinten zan zakua eta bestean pisua. Hortxe egiten ebezan errotariak tranpatxuak, esaten dabenez. Bera errotariaren lobea da.
Informer: Ander Manterola