Konejuak
- 2011
- BEDIA
Piztiari perrea ipinteko, lehenengo untegian amarraten zan, eta gero, altzau. Lehenengo atzeko kaderak amarretan ziran. Beharren hasteko, kaderak garbitu egin behar ziran zakuagaz.
Lagun bi badagoz, hobeto egiten da, baina bategaz makina bat egin dabe. Lekukoak beti amarrau izan dau zakuagaz ibiliko ez dauan kaderea; beste askok ez deutsie amarrau. Kaderea beti amarretan ez badozu, arraskau edo urratu beti egiten jako azala, eta ugazabari ez jako hori bere gustetan; herida zaborra bat egitea ez jako gustetan. Zakuagaz dana ebitetan da. Norberarentzako behar apurtxu bat gehiago izaten da, baina…
Hareri katea engantsau eta kitto, sokearen puntan katea ipinita. Hanka bat amarrauta eukiten zan, eta bestea behar egiteko. Egiten dana bajatu eta amarrau egiten da, eta bestea soltau eta ostera gora altzau eta ha egin gero. Behar egingo danak ondo amarrauta egon behar dau. Hasikeran kateagaz, baina gero sokeagaz. Soka handiak dagoz, eta hareekaz sokakaz amarretan da, gora igon eta postura onean ipinten da. Behar egiteko, postura ona euki behar dau kadereak, ezpabere, jo egin lei baten bat bere. Josteko bere kaderea sujeto eta fuerte behar da.
Informer: Juan Oleaga
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Maruriko udala