• 2020
  • MALLABIA
Return

Pedro Salegi, bigarren aita

 

Harria jasotzen ezeze, bizitzan zelan konportau, eta gizona izaten ahal dan neurrian irakatsi eutsan. Plazan egoala, baten batek zeozer esan ezkero, beronek arin erantzuten eutsan. Nerbioso samarra zan. Kinki izeneko bat beti ekin eta ekin ibilten jakon, eta baten joteko puntuan egon zan. Pedrok plazan konportetan ikasi behar dauela esan eutsan. Prestakuntzea be guztiz aldatu eutsan. Ehun kilo izatetik laurogeta zazpi izatera pasau zan. Merienda-afaria zazpirak inguruan egin, ordu betez itxaron, eta jantzi-jantzi eginda joaten zan arineketan egiten. Dana irakatsi eutsan, teknikea, zelan eroan, zer jan… Bi urtean itzelezko aldaketea euki eban.

 

Informer: Jose Antonio Gisasola "Zelai"

Foundation: Labayru Fundazioa