• 2010
  • BUSTURIA
Return

Obusa

 

Bere nebea txikia zanean, hango gizon bategaz behien aurretik itaurren ebilela, obus bat euren aurrean jausi eta ez jaken esplotau. Etxera eroan eben eta etxean euki eben hainbat urtetan eskagita. Txatarrari batzuri saldu eutseen.

Bestalde, han ondoan enbra frankista bat, neskazaharra, demoninoa bizi zan. Eurek esnea eroaten eutsien. Torrean bandera horia eta gorria eukiten eban ipinita, argiakin. Torreari obusak botaten eutsiezan, eta esan eutsien argiak amatetako bestela etxea apurtuko eutsiela. Obusak handiak ziran.

 

Informer: Eufemia Uriagereka

Foundations: Busturiko Udala and Bizkaiko Foru Aldundia